Zer egiten dugu?

 

Zine eta Giza Eskubideen Eskolak

Programa honetarako baloreetan oinarritutako hezkuntzaren eta Giza Eskubideen arloan interes pedagogiko eta tematiko nabarmena duten laburmetraien eta luzera ertaineko filmen sorta zabala daukagu.

PROGRAMAK

  • Gaiaren arabera
  • Adinaren arabera
  • Monografikoak

Berdinzinema Zine-Foruma +

2013. urtez geroztik, Zinhezbak Gasteizko Emakumeon Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskolaren eremuan, Berdinzinema Zineforuma antolatzen/programatzen du.

Hileko azken ostegunetan genero ekitatearekion zerikusia duten filmak eskaintzen ditugu. Proiekzioaren amaieran Zine-foruma izaten da guztion artean gaiarekin zerikusia duten iritziak konpartitzeko aukera emanez.

Berdinzinema programarako hautaturiko film guztiak kalitate filmikoagatik nabarmentzen dira: elkartetik proiektatzen ditugun filmak ikusleen irispidean egoteko zailak izandakoak dira eta gehienak sirkuitu komentzialetik kanpo aurkitzen ditugu. Gai zein forma kalitatean arreta berezia jartzen dugularik.

Proiektatzen ditugun film guztiak jatorrizko bertsioan izaten dira euskarazko edota gaztelerazko azpitituluekin.

Edizioak:

Berdintasunarako zine eskolak+

Berdintasunerako Eskolak 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduriko proiektu pedagogikoa da. Dena den, emakumeen taldeei, helduentzako hezkuntzako zentroei edota etorkinen elkarteei zuzentzeko ere formatu egokia eskaintzen dugu.

aulas_cien_igualdad

Tailerrak 2 ordukoak dira, eta bertan zinearen eta konkretuki laburmetraien bitartez genero indarkeriaren prebentzioarekin erlazionaturiko gaiak lantzen dira. Gizakien arteko erlazioak berdintasunaren eta ekitatearen printzipioetan oinarrituko balira zer nolakoak izan ahalko ziren hausnartzera gonbidatzen dugu.

Helburuak:

  • Estereotipo eta aurreiritzietan oinarriturik gizon eta emakumeei ezartzen zaizkien rolak aztertzea.
  • Heziketa zentroetan hausnarketa espazioak sortzea eta zentroen espazioen erabilera ez sexista bultzatzea.
  • Pertsonen arteko harremanetan eta bereziki bikote harremanetan indarkeriaren erabilerari zilegitasuna ukatzea.
  • Indarkeriarik gabeko komunikazioa eta generoaren kontuak zerikusia duen gatazken konponketarako trebetasun pertsonalak lantzea.
  • Maitasun erromantikoaren kontzeptua aztertu eta horren inguruan hausnartu.
  • Jokabideen eredu sexistak errepikatzen dituzten eta kontsumitzen ditugun ikus-entzunezko materialekiko kritikotasuna sustatzea.
  • Ikus-entzunezkoen hizkuntzan alfabetatzea, gazteenei analisirako erreminta eraginkorrak eskainiz.

Urretxindorra Euskadi Kulturarteko Proiektua +

Urretxindorra Euskadi 2012 Proiektuan unibertsitateko ikasle boluntarioek atzerriko jatorria duen ume bat laguntzen dute ikasturte batez, honi hiriaren espazio ezberdinak, eta aisialdiko eta ekoizpen kulturaleko eremuak ezagutarazteko asmoarekin. Horrela, hiriak duen eskaintza kulturalaz baliatuz, ekintza ezberdinak egiten dituzte elkarrekin.

SAM_1085__2_ 

Zinhezba Elkarte Kulturalean beti egon gara haurtzarotik gertu, izan ere ikastetxeekin egin dugu gehien bat lan. Horregatik menturatu gara aurten Europako hiri ezberdinetan ibilaldi luzea izan duen proiektu eder hau hemen aurrera eramatera; Urretxindorra Euskadi 2012 Proiektua.

dibujo_escaneado_jpg___copiaUrretxindorra Euskadi 2012 Proiektuan unibertsitateko ikasle boluntarioek atzerriko jatorria duen ume bat laguntzen dute ikasturte batez, honi hiriaren espazio ezberdinak, eta aisialdiko eta ekoizpen kulturaleko eremuak ezagutarazteko asmoarekin. Horrela, hiriak duen eskaintza kulturalaz baliatuz, ekintza ezberdinak egiten dituzte elkarrekin.

Haurrek, euren komunitate berrian gizarteratzeko laguntza sumatzen dute, eta baita euren ingurune berriko hizkuntza eta kulturari hurbiltze zuzena. Horrela, proiektuan parte-hartzeak garapen pertsonal eta heziketazkoa sustatzen ditu.

Boluntarioei dagokienez, aniztasun kultural eta inklusio sozialaren sentsibilizazio eta heziketa sustatu nahi izan ditugu, eta baita hiritartasuna osatzen duten errealitate ezberdinen hurbiltzea ere. Proiektua borondatezko lanean oinarritzen denez, unibertsitateko ikasleek hasieratik erakusten dute eremu berberean bizi diren beste kulturekiko hiritarren arteko erlazioak hobetzeko beharra sentitzen dutela.

Era berean, boluntario, haur eta eurek bizi diren inguruaren arteko erlazioen sare bat osatzen denez, komunitate autoktono eta atzerritarraren arteko arraila txikiagotu egiten da, proiektua handitu ahala gero eta txikiagoa bihurtu daitekeelarik.

Urretxindorra Euskadi 2012 Proiektuaren helburua atzerriko jatorriko umeen integrazio soziala, kulturala eta hizkuntzazkoa eta garapen pertsonal zein heziketazkoa sustatzea da. Era berean unibertsitateko ikasleak ere Euskal Autonomi Erkidegoko aniztasun kulturalean eta inklusio sozialean hezi eta sentikor bihurtzen dira.

DSC00907Proiektuaren azken jomuga bertako eta atzerriko biztanleriaren arteko bizikidetza espazioak sortzea da. Beraz, biztanleriaren bi sektore hauen kudeaketan eta datozen belaunaldien bultzatzean oinarritzen da, etorkizunean toleranteagoa eta begirunetsuagoa den gizarte bat izan ahal izateko.

Proiektuaren azken jomuga bertako eta atzerriko biztanleriaren arteko bizikidetza espazioak sortzea da. Beraz, biztanleriaren bi sektore hauen kudeaketan eta datozen belaunaldien bultzatzean oinarritzen da, etorkizunean toleranteagoa eta begirunetsuagoa den gizarte bat izan ahal izateko. Proiektua Israelen jaio zen 70. hamarkadan, egoera zailean zeuden ikasleak tutoratzen zituen programa nazional gisa. 90. hamarkadan Malmö-ko Unibertsitateak (Suezia) hezkuntza eredu hau bere errealitate sozialera egokitu zuen. Bertan ezberdintasun eta bazterketa arazoak antzematen ziren, biztanleriaren zati handi bat atzerriko jatorrikoa zelarik. Näktergalen programak (Urretxindorra, Nightingale ingelesez) unibertsitateko ikasleak ume inmigranteekin erlazionatzeko helburua zuen.

Gaur egun programa honek instituzio mailako babes handia dauka eta antzeko programak jasotzen dituen sare europarraren parte da.

Zer nahi dugu? Hasieratik mantentzen ditugun helburuak

  • Inklusio sozial handiagoa lortu eta Euskal Autonomia Erkidegoaren barnean atzerriko jatorria duten ikasleen integrazio kultural, sozial zein hizkuntzazkoa sustatu.
  • Biztanleria gaztearen artean hiritartasun aktiboa eta parte hartzailea bultzatu.
  • Aisialdi eta ekoizpen kulturaleko esparruen ezagutza eta erabilpena zabaldu eta hiri zein herrien espazio ezberdinak sustatu.
  • Atzerriko jatorriko umeen konfiantza indartu eta ikuspegiak zabaldu, euren integrazio prozesua ere azkartuz.
  • Hiri zein herrietan elkarrekin bizi diren kultura ezberdinak elkartu ahal izateko esparru bat sortu.
  • Atzerriko jatorriko umeen garapen pertsonal zein heziketakoa indartu.
  • Boluntarioen heziketaren bidez inklusioa sustatzen duten programa europar ezberdinekin lankidetza sareak sortu.
  • Biztanleria gaztearen artean eta atzerriko jatorriko umeen artean euskararen erabilera sustatu eta euskal kultura indartu.
  • Tutoretzaren bitartez unibertsitateko ikasleak kultura-aniztasunaren arloan hezi eta trebatu.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan elkarrekin biz idiren kultura ezberdinen arteko errespetua eta elkarbizitza positiboa indartu.
  • EHUko fakultate ezberdinen arteko ikasleen eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehen eta bigarren hezkuntzako atzerriko jatorriko umeen artean erlazioen sare bat sortu.

Nori dago zuzendua?

Urretxindorra Euskadi 2012 programa alde batetik lurraldean elkarrekin bizi diren kultura ezberdinei hurbiltzeko beharra sentitzen duten unibertsitateko ikasleei eta bestetik 7 eta 16 urte bitarteko umeak dituzten eta harrera-herrialdeko komunitatera hurbiltzearen garrantzia antzematen duten familiei zuzendua dago.

Zegatik Urretxindorra?

"Urretxindorra seguru sentitzen denean zoragarri abesten duen txori txikia da"
“El ruiseñor es un pájaro pequeño que canta maravillosamente cuando se siente seguro"

Informazio gehiago:
http://urretxindorraeuskadi.wordpress.com

Kontaktua
Nerea Aginako Lamarain
+34 626 752 498

Zine eta Giza Eskubideetan hezitzaileentzako heziketa

Programaren helburua irakaskuntzaren komunitateari zinea erreminta hezitzaile moduan integratzeko beharrezko errekurtsoak eskaintzea da. Irudiek probatutako eraginkortasuna daukate, baloreekin eta pertsonen oinarrizko eskubideekin erlazionaturiko gaiak lantzen hasteko orduan. Gero eta handiagoa izan irakasleriak arlo honetan duen jakintza, orduan eta indartsuagoa izango da erreminta honekin egin dezakeena.

Haur eta Gazteentzako zine-zikloa

Esparru alternatibo bat eskaintzen dugu, zine areto komertzialak aukera bakarra izan ez daitezen. Haur eta gazteen biztanleria entretenitzeko bakarrik ez den eta beraientzat pentsatu eta sortu den zinera hurbildu nahi dugu.

Umeak orrialde zuriak bezalakoak dira, eta haien inguruko munduan izaten dituzten bizipenak orrialde hauetan inprimatzen joaten dira. Irudimena eta fantasia etorkizunean mundua modu sortzaile eta justuan ulertuko duten pertsona osasuntsuak osatzeko ezinbesteko erremintak dira. Euren irudimena eta fantasia sustatzea ezinbestekoa da etorkizunean mundutik modu sortzaile eta justuan ibiliko diren pertsona osasuntsu eta alaiak izateko.

Garrantzitsua iruditzen zaigu gure gazteenei kalitatezko irudiak eskaintzea, errealitatea ulertzeko beste begirada batzuk erakusten dituztenak, errealitatea ulertzeko beste modu bat aurkezten dituztenak, izan daitezkeen eta izan ezin diren beste mundu batzuk azaltzen dituztenak. Garenaren ispilu direnen ezagutza handitzen duten irudiak. Hain da boteretsua zinea, kontatzen dizkigun istorioetan, aurkezten dizkigun pertsonaietan eta pizten dituen emozioetan gure burua ezagutarazten digula...

Zikloak eta zine eta giza eskubideen erakustaldiak

Instituzio eta erakunde ezberdinentzat gai sozialekin eta giza eskubideekin zerikusia duten mota guztietako filmak programatzen ditugu. Gizartean hausnarketa, analisia eta ahalmen kritikoa sustatzea bilatzen dugu. Galdera berriak egitea erantzun berriak aurkitzeko erarik hoberena da.