Agenda

“BERDINZINEMA” ZINEFORUMA

  • Ordutegia: 18:30etik 21:00etara
  • Tokia: : Ortuño Aretoa – Montehermoso Kulturunea - Gasteiz - Euskal Herria
  • Koordinatzailea: Helena Gonzalez Estévez
    Zine eta Giza Eskubideetan aditua. ZINHEZBA Kultura Elkartea.

Sarrera askea izango da toki guztiak bete arte.


Apirilak 24, osteguna
LA BICICLETA VERDE (“WADJA”)
Directora: Haifaa Al Mansour



Laburpena: Wadjda Saudi Arabiako hiriburua den Riadeko aldirietan bizi den 10 urteko neska bat da. Nahiz eta muturrerainoko kontserbadorea den gizarte batean bizi, Wadjda dibertigarria eta ekintzailea da, onartua eta debekatuaren arteko mugan mugitzea gustatzen zaiolarik. Abdullah, komeni ez zaion auzokidea, bere lagunarekin liskarra izan ondoren, bizikleta eder bat salgai ikusten du. Bizikleta biziki desiratzen du Aldullah lasterketa batean irabazteko. Dena den, Wadjdaren amak ez dio baimenik ematen, bizikletak neska baten ohorerako arriskutsutzat hartzen direlako. Orduan, Wadjdak dirua bere kabuz lortzea erabakiko du.

Filma:
jatorrizko bertsioa arabieraz.
Zineforumaren hizkuntza:
gaztelania.
Urtea: 2012
Iraupena: 98 minutu.

LA_BICICLETA_VERDE

Maiatzaren 29a, osteguna
Francis Ha
Zuzendaria: Noah Baumbach


Laburpena: Frances (Greta Gerwig) New Yorken bizi da, baina berez ez du apartamenturik. Neska dantza konpainia batean ikasten ari da, baina oraindik ez da benetako dantzaria. Sophie deituriko lagun mina dauka, baina momentu honetan ez diote elkarri hitz egiten. Francesek daukana baino askoz gehiago nahi du, baina alaitasun eta lasaitasun ulertezinez bizi du bere bizitza. Frances Ha gaztaroa, adiskidetasuna, anbizioa, erronka pertsonalak, leialtasuna eta guztiaren gainetik optimismoari buruzko fabula modernoa da.

Filma:
jatorrizko bertsioa ingelesez.
Zine-forumaren hizkuntza:
euskara.
Urtea: 2012
Iraupena: 86 minutu.

frances_ja

Ekainak 12, osteguna.
LOS INSÓLITOS PECES GATO (The Amazing Cat fish).
Directora: Claudia Sainte-Luce


Laburpena: Claudiak, neska gazte isila eta pentsakor batek, supermerkatu batean lan egiten du, saltxitxen sustatzaile gisa. Bakardade jasanezin honi aurre egiten ez jakitearren, ospitale publiko batean larrialdietako gelan amaitzen du, apendizitis kasu larri batez. Bertan Martha ezagutzen du, ondoko ohean ospitaleratuta dagoen emakumea. Marthak, bere seme-alabekin lagunduta bizi denak, pixkanaka Claudiaren konfiantza bereganatzen du. Familia honek ematen dion orekak, Martharekiko laguntasun harremana sortzea ahalbidetzen dio, estutzen joan den harremana izaki.

Filma:
jatorrizko bertsioa gaztelaniaz.
Zine-forumaren hizkuntza:
gaztelania.
Urtea: 2013
Iraupena: 95 minutu.

LOS_INSOLITOS_PECES_GATO

Filmen azpitituluak ondorengo hizkuntzatan izango dira:
La Bicicleta verde (erdaraz),
Frances Ha (euskaraz),
Los insólitos peces gato (erdaraz).

Zeinu Hizkuntzako interpretea edo haurtzaindegi zerbitzua behar baduzu,jar zaitez harremanetan Eskolako Idazkaritza Teknikoarekin hiru egun lehenago (945.16.13.45 / berdineskolaVG@vitoria-gasteiz.org)


Beste Ekitaldiak