Zinhezba

Erakundea

ZINHEZBA kultur elkartea da eta, gure iritziz, garrantzi handikoa da ikasleak bakerako heztea ikus-entzunezko alfabetatzearen bidez. Horregatik, 3 urtetik gora daramagu Zinema eta Giza Eskubideen Ikasgelak egiten Gasteizen, Bilbon, Getxon, Amurrion, Laudion eta Agurainen.

Hona hemen gure helburuak:

  • Pertsonen oinarrizko eskubideetan sakontzea balioen bidezko hezkuntzaren bitartez

  • Ikus-entzunezko bitartekoenganako zentzu kritikoa garatzea

  • Ikus-eremua beste gizarte eta kultura batzuetara zabaltzea, ezberdintasuna errespetatzea lortzeko: sexua, arraza, iritzia, erlijioa eta beharrak

  • Giza e/skubideen bortxaketak antzematen ikastea eta sufritzen dutenenganako elkartasuna sustatzea

  • Toki eta mundu mailako konponketa-bideei buruz sakontzea

  • Gizarte-eraldaketarako jokaera aktiboa sustatzea

8tik 18 urtera bitarteko ikasleei zuzentzen gatzaizkie eta adin-talde bakoitzera egokitutako programak prestatzen ditugu. Era berean, maisu-maistrei eta hezitzaileei zuzentzen gara, zehar-irakasgaien bidez konplizitatea lortzeko. Dagoeneko, 4.600 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute gure ikasgeletan.