Gure helburuak bere egin dituen giza taldea ari da Zinhezban. Jende profesionala da, proiektuari pozez lotuta dagoena:
- Ikus-entzunezko taldea:
arretaz aukeratzen du zinema-materiala. Haurrentzako eta Giza Eskubideei buruzko gaiak jorratzen dituzten hainbat jaialditara joaten dira, eta harremanak dituzte alorreko erakundeekin, bai eta GKEekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta elkarteekin ere. Bi lagunez osatutako taldea da.
- Talde pedagogikoa:
Aurreko taldearekin harreman estuan, film bakoitzari buruzko pedagogia-gidak prestatzen dituzte eta gida didaktikoetan agertzen den material pedagogikoa arretaz biltzen dute. Bi lagunez osatua dago.
- Irakasleen taldea:
Ikasgelaz ikasgela, gizarte eta hezkuntza tailerra prestatzeaz eta dinamizatzeaz arduratzen da. Era berean, irakasleen eta ikasleen jarrerak eta interesak hartzen ditu kontuan, ikus-entzunezko eta pedagogiako materialak ?eta jardueraren garapena bera? gero eta gehiago fintzeko. Bi lagun dira, eta noizbehinka, hirugarren bat ere aritzen da.
- Kudeaketa eta antolaketa:
Talde osoarekin administrazio eta koordinazio lanak egiten dituen pertsona da, dena prest egoteko.
- Kanpo-zerbitzuak:
Ingelesa-euskara-gaztelania itzultzailea kontratatzen dugu kalitatezko hizkuntza-materiala izateko hala filmetan nola gidetan.
Ondoren, ikus-entzunezko zerbitzu teknikoa dugu, gure zinema-materialetan gaztelaniazko eta euskarazko azpitituluak jartzeko, bai eta ikus-entzunezko produktuak editatzeko ere.
Tarteka, hainbat kultur aholkulari ditugu, noizbehinkako proiektuetan laguntzeko.