Zinhezba

Gure materialak

Gure lanaren kalitateak gure materialen kalitatea du oinarri. Hori lortzeko, Zinhezban zinema-programak sortzen ditugu; hau da, film laburrak aukeratu eta, ondotik, gida pedagogikoak egiten ditugu berariaz film bakoitzerako.

Zinema-programak eta Giza Eskubideak:

Gaur egun, 20 film labur baino gehiago ditugu bost programatan banaturik. Nabarmendu nahi dugu material horiek arreta handiz aukeratzen ditugula: ekoizpen independenteak eta kalitatezkoak bateratu nahi ditugu, hots, ikasleak gaiari begira eta egikera onari begira harrapatuko dituzten lanak. Esaten da Giza Eskubideen Zineman koste apaleko lanak besterik ez daudela; asmo onak dituztela baina kalitaterik gabeak direla. Bada, guk esamesa hori hautsi nahi dugu. Horren erakusgarri da, esaterako, "En el mundo a cada rato" izenburuko film luzea, bost film laburrez osatutakoa, 2004ko Donostiako Zinemaldiaren Zabaltegi atalean ikusgai egondakoa.

Ez da erraza izaten lan horiek aurkitzea: haien ezaugarriak direla eta, merkataritza bideetatik kanpo daude. Espainiako eta nazioarteko film laburren jaialdietan aritzen gara bila, bai eta Giza Eskubideei buruzko Jaialdietan ere: esaterako, New Yorkeko Human Rights Film Festival Jaialdian eta Amsterdamgo Amnistia Internacional erakundearen Jaialdian. Bestelakoetan ere aritzen gara; esate baterako, Bartzelonako Nazioarteko Jaialdian laguntzen dugu, bai eta Haurrentzako TBren Europako Behatokian ere.

Aukeraketa lanean lagungarri zaigu Gasteizko Europar Zine Berriaren (NEFF) Jaialdiko Giza Eskubideei buruzko erakusketa programatzen dugun esperientzia.

Gida didaktikoa

Film bakoitzaren gida didaktikoan (hezitzaileek eskura dituzte film horiek) biltzen da, lehen multzo batean, lortu beharreko helburuen aurkezpen orokorra.

Gida didaktikoaren hurrengo atalean analisi sozial, politiko, kultural edo ekonomiko (zein gai jorratzen den betiere) bat eskaintzen da, eta horrek balio dezake hezkuntzarako materialaren erreferentzia gisa.

Jarraian, zinematografikoki aztertzen dira proposatutako filmaren alderdi garrantzitsuenak, eta horrek testuinguru gisa balio du aurreko ezagutzak aplikatzeko. Halaber, lexiko bat egingo da ikus-entzunezkoen gaineko oinarrizko hiztegi batekin.

Azken zatian ekintzen proposamena egingo da helburu zehatz batzuekin: aztertu beharreko kontzeptuak, jarraitu beharreko prozedurak eta indartu beharreko jarrerak.

Era berean, Bake eta Balio hezkuntzarako erakundez eta baliabidez betetako zerrenda eskaintzen dugu, bakoitzak dituen esteka elektronikoak barne, irakasleek lanerako tresna gehiago eskura izan ditzaten.

Proposamenarenirizpide orokorra zera da: filmaren inguruan galdera egokiak egiten jakitea; era horretan baloratuko dugu ematen digun informazio mota eta zehaztu egingo dugu jorratutako arazoen inguruan duten ikuspegia.

EGITARAN 1

EGITARAN 2

EGITARAN 3

EGITARAN 4: Arrazakeriaren kontrako sensibilizazioa

EGITARAN 5: Genero Ikuspegia

Gaika antolatutako filmak