Gure irakaskuntza-lanaz gain, Giza Eskubideei buruzko filmak ere aukeratzen ditugu. Jaialdi eta erakustaldi hauetarako aritu gara programatzen:
NEFF, Europar Zine Berriaren Jaialdian, Giza Eskubideei buruzko atala programatzeaz arduratu ginen.
FILM LUZEAK:
Sahara Maratón:
Saharar herriaren eskubideak.
Zuzendaria: Jon Garaño eta Aitor Arregi. Espainia, 2004. 55 min.
Si nos dejan:
Etorkinei buruzko dokumentala, etorkinek Bartzelonan egindakoa.
Directora: Ana Torres. Espainia, 2004. 74 min.
Más allá de la alambrada:
Espainiarrak Mauthausengo kontzentrazio zelaian.
Zuzendaria: Pau Vergara. Espainia, 2004. 83 min.
Moolaadé:
Emakumezkoen mutilazio genitala.
Zuzendaria: Ousmane Sembene. Senegal, 2004. 120 min.
FILM LABURRAK
4 días de Marzo:
M-11ri buruzko dokumentala.
Autor: El cuadrado (Ágata Álvarez, Mª José Espinosa, Gabriela G. Dejar, Stéphane M. Grueso). Espainia, 2004. 29 min.
Maldita calle:
Niños de la calle en Marruecos.
Zuzendaria: Juan José Ponce. Espainia, 2004. 30 min.
Platicando:
La vida desde los locutorios de Madrid, 2004ko martxoaren 11tik 14ra.
Zuzendaria: Marisa Lafuente. Espainia, 2004. 25 min.
Erakustaldia 2006ko azaroaren 14tik 23ra egin zen, NEFF jaialdiaren barnean eta Gasteizko Udalaren Berdintasuna Sailarekin elkarlanean. Zinhezba Zinema eta Giza Eskubideen Erakustaldia programatzeaz eta koordinazioaz arduratu zen. Gaia hauxe izan zen: emakumea eta genero-indarkeria.
Saio bakoitzean, hizlari bat aritu zen; horrela, filma ikusi ondoren, haietan proposatutako gaiaren gainean eztabaidatu zuen ikusleekin. Hona hemen hizlari aritu ziren emakumeak:
Halaber, filmetako hainbat zuzendari eta aktore gonbidatu genituen. Begoña del Teso kazetari eta zinema kritikariak aurkeztu eta gidatu zituen saioak.
Sarituak:
Programazioa ikusi nahi baduzu, baduzu erakustaldiko katalogoa behera kargatzeko aukera; horretarako, klik egin hemen:
(icono pdf- catálogo muestra ddhh 2007)
Beste erakunde batzuekin batera, Bilboko Udalarekin elkarlanean aritzen gara Bakearen Astea antolatzeko. 2007an, Zinema Ikasgelez gain, bi film ere programatu genituen:
1. El viento que agita la cebadaZuzendaria: Ken Loach.
Renoir zine foroan, urtarrilak 29tik (astelehena), otsailak 1era (osteguna).
2. En el mundo a cada rato. ,Bost film laburrez osatutako film luzea, UNICEF erakundeak ekoiztua, TUS OJOS eta TVErekin elkarlanean.
Otsailaren 2an, ostirala, Carmen erakusketa aretoan.
Bakearen Asteaz gehiago jakin nahi baduzu, klik egin hemen:
http://www.bilbaopazytolerancia.net
Film labur latinoen jaialdia da, New Yorken jaioa, eta egoitzak Bartzelonan eta Anberesen, eta laster Mexikon. Sortzaile gazteei lanak erakusteko aukera ematea du xede. Zinhezbak programazioan laguntzen du.
Jaialdiari buruz gehiago jakin nahi baduzu, egin klik hemen:
http://www.loisaidacortos.com