Zinhezba

Zinema eta Giza Eskubideen Ikasgelak

Ikasturtean zehar egiten dugun gure jardueraren barnean, atal garrantzitsua dira Zinema eta Giza Eskubideen Ikasgelak; 2004tik aurrera egiten ditugu Gasteizen, Bilbon, Getxon, Amurrion, Laudion eta Agurainen. 4.600 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute saio horietan.

8tik 18 urtera bitarteko ikasleei zuzenduta daude, bai eta maisu-maistrei, hezitzaileei eta irakaskuntzako langileei ere, edukiak hainbat irakasgaitan eta hezkuntza-esparrutan eman daitezkeelako; horretarako, irakasleen klaustroak lagundu beharko luke, edukiak zeharkakotasunez lantzeko.

Lehentasunez, Kultur edo gizarte zentroa nahiago dugu, tokian tokiko Udalak eskainia. Zinema-ikasgela zentroko proiekzio aretoan ematen da, behar bezala prestatua badago:

  • Proiektorea eta pantaila
  • DVD erreproduzitzailea
  • Soinu ekipo egokia

Saio bakoitza, gehienez, 25 ikaslerentzako da. Iraupena: Ordu bat eta erditik 2 ordura.

Gomendagarria da Zinema eta Giza Eskubideen aurretik eta/edo ondotik gaia lantzea. Horretarako, irakasleei jarduera pedagogikoak dakartzaten gidak proposatzen dizkiegu, ikus-entzunezkoaren bitartez azaldutako gaien inguruan sentsibilizatzeko, prestatzeko eta sakontzeko.

Metodologia

Zinema eta Giza Eskubideen Ikasgelak egiteko, film labur eta ertain sorta bat aukeratzen dugu, lan horiek pedagogiaren eta gaiaren aldetik duten interesa kontuan hartuta. Ikus-entzunezko material hori lau zinema-programatan biltzen ditugu; laurak ikusgai daude gure materialak atalean.

Behin kultur zentroan, eta filma eman ondotik, gizarte eta hezkuntza tailerra egiten dugu; metodologia aktiboa eta parte-hartzailea da, norberaren gogoeta eta talde hausnarketa sustatzeko eta filmaren edukiari lotutako gaiak sakontzeko.

Jarduera bukatzean, memoria idazten dugu bai Udalerako, bai Ikastetxerako. Txostenak ikusi nahi badituzue, jo ezazue atal honetara: egindako lanak.