Zinhezbak Zinemaren indarra erabiltzen du munduko hainbat egoera agertzeko; egoera horiek gogoeta eragiteko balio dute, bai eta entretenitzeko ere. Gure iritziz, gauza ona da zinema-aretoetara joatea ondo pasatzeko eta gogoa dantzan uzteko, baina era berean, beharrezkoa izaten da hainbat istoriori eta arazori aurrez aurre begiratzea; izan ere, istorio eta arazo horiek urrutikoak badirudite ere, gero eta gehiago eragiten digute mundua globalizatu zaigun honetan. Ahalegin txikia egitea aldarrikatzen dugu, aldatzen ari den mundu hori hobeki ulertzeko eta ezagutzeko, gu haren parte baikara.
Beste alde batetik, ikasleak ikus-entzunezko eta informatikako bitartekoen bidez gizartekotzen dira, eta maiz, indarkeria agertzen da bitarteko horien edukietan. Beraz, kontzientzia kritikoa sortzea beharrezko lanabesa da, ikasleenganaino etengabe iristen diren irudi negatiboetatik babesteko.
Komunikabideen bidez iristen zaizkigun irudiek ohartarazten digute Giza Eskubideak behin eta berriz mundu osoan bortxatzen direla. Berehalako informazio zatikatu horren aurrean, giza eskubideetan sakon prestatzea proposatzen dugu, haien garrantziaz kontzientzia har dezagun, ekimenaren aldeko jarrera susta dezagun eta, azkenik, giza sektore guztiek eskubideak aldarrikatzeari hel diezaioten: Giza Eskubideak denonak dira eta denon artean defenditzen ditugu.
Hori guztia bideratzeko, hainbat jarduera erabiltzen ditugu: