Zinhezba

Giza Eskubideak

Giza eskububideen aldarrikapen unibertsala deskargatu nahi baduzu, sakatu hemen

Giza eskububideen aldarrikapen unibertsala

Justiziazko gutxieneko eskakizun moralak

Giza eskubideak edozein gizakik gizaki izateagatik galda ditzakeen oinarrizko eskakizunak dira, eta eskakizun horiek ezinbestean bete beharrekoak dira, gizaki moduan garatzeko oinarri-oinarrizko premiak edo beharrizanak direlako. Funtsezko eskubide horiek gabe nekez egin daiteke bizimodu duin bat. Gizakiarentzat hain beharrezkoak direnez, honela izendatzen ditugu:

  • Unibertsalak: gizaki guztiei aitortu behar zaizkie, inor baztertu gabe. Gizaki guztiei gizaki direla aitortuz bermatu behar zaizkien gutxieneko eskakizunak dira.
  • Lehentasunezkoak: beste eskubide batzuekin gatazka sortuz gero lehentasunez babestu behar direlako.
  • Negoziatu ezinezkoak: inongo gizarteak ezin dizkie bere kideei eskubide horiek ukatu. Adibidez, gizarte batek une jakin batean herritar guztien ?eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak? betetzeko beharrezko baliabideak ez baditu, ezin du egoera hori besterik gabe onartu, gauzak aldatzea ezinezkoa dela argudiatuta; aitzitik, ahalegin guztiak egin behar ditu beharrezko baliabide guztiak lortzeko eta banatzeko, guztiek beren eskubideak erabiltzeko modua izan dezaten.

Gainera, gizarte guztiek lagundu behar lukete mundu osoan gizaki guztien eskubideak errespeta daitezen, beren gizarte edo herrialdea edozein dela ere.

Hitz gutxitan esanda, giza eskubideak JUSTIZIAZKO GUTXIENEKO ESKAKIZUN MORALAK dira, eta eskakizun horiek bete egin behar dira, horiek gabe ezin baita bidezko gizarte bat eta bake eta armoniazko mundu bat eraiki.

Giza Eskubideen belaunaldiak

Eskubideak munduan eta toki bakoitzean errespetatzea